Zirkorrika Zizurkilen, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 30a, 02:00

20. Korrika eskualdera iristear dagoela, Zirkorrika festa ospatuko dute Zizurkilen. 11:00etan erraldoi eta buruhandiak aterako dira kalera, Aurrera plazatik Joxe Arregi plazarainoko kalejira eginez. 12:00tan, Loatzo musika eskolako kideek emanaldia eskainiko dute plazan bertan, eta jarraian, Zirkorrika haur tailerra egingo dute. Hamaiketakoa eta Korrikako petoen banaketarekin amaituko da ekitaldia. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!