Hondakinen bilketa sisteman aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 30a, 02:00

Hondakinen bilketa sisteman aldaketak egingo dituzte datorren astetik aurrera. Ontzi arinak eta papera edukiontzi bidez jasoko dituzte aurrerantzean, eta atez ateko sistema mantenduko dute organiko eta errefuxa jasotzeko.
 

Tolosaldeko Mankomunitatea, datorren astelehenean, apirilak 3, papera-kartoia eta ontzi arinen bilketarako edukiontzi urdinak eta horiak jartzen hasiko da Anoeta eta Zizurkilgo kaleetan.

   

 

 

 

 

  
  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde, herri hauetako organikoa eta errefusa, aldaketarik gabe, atez-ateko bilketa sisteman biltzen jarraituko da:

 

  • Organikoa: astearte, ostiral eta igandetan, 22:00tan hasita.
  • Errefusa: larunbatetan, 22:00tan hasita
  • Pardelak: organikoa eta errefusaren bilketa egunetan atera daitezke, 22:00tarako.

 

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA

Errefusa eta organikoa, orain arte bezala, atez ate jasoko da. Aldiz, ontzi arinak eta papera kalean egongo diren edukiontzi hori eta urdinetan utzi behar dira.

Kartoiari dagokionez, bilketa egunak aldatzen dira. Datorren astetik aurrera, astearte eta ostiraletan jasoko da atez-ateko bilketa sisteman, 22:00tan hasita. Hortaz, merkatariek ez dute sortutako kartoia edukiontzi urdinaren barruan sartu behar, ezta ere, lurrean hauen aldamenean utzi behar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!