Sin Mala Intencion taldeak “Esas cosas” diskoa aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 30a, 02:00

Sin Mala Intencion, Gorka Lizaso musikari billabonatarra buru duen pop-rock talde gipuzkoarrak, “Esas cosas” bere lehen diskoa aurkeztuko du Donostiako El Anden Cafe Teatron, datorren ostiralean, martxoak 31, 22:00etan. Sarrerak 5€-tan salgai, tabernan bertan:

Denbora luzez abestiak sortzen aritu eta kontzertu gutxi batzuk eman ondoren, Gorka L.P. abeslari eta musikari billabonatarrak Sin Mala Intencion bere proiektu musikala martxan jartzea erabaki du, musikari eta bidelagun trebe eta birtuosoz ondo babesturik.

Bere lehen lana, “Esas cosas” deiturikoa (Rock CD Records), kalitate handiko 10 pop-rock abestiz osatua dago (generoaren esanahi zabalenean). Disko honetan, Gorkak testu landu eta sentikorrekin gozaraziko gaitu, Sabina, Fito Cabrales edo Quique González bezalako kanta-idazlek eginiko gaztelerazko autore-rock onena gogora ekarriz, taldeko beste kideen joaldi ederrek inork galdu ezin duen lana burutzen duten bitartean.

Hauek dira taldekideak: Gorka L.P. (ahotsa, gitarra), Javi Echarri (gitarrak), Iker Gutiérrez (gitarrak), Igor Barrero (teklatuak), Maria Soriazu (baxua, ahotsak) eta Bjorn Mendizabal (bateria).

Kontzertua hasi baino lehen, bere laneko lehen single-a den “Vuela conmigo” abestiaren bideoklipa proiektatuko da. YouTube-n ere ikusgai dago.

Informazio gehiago (diskoa, taldearen agenda …):

www.sinmalaintencion.com

www.facebook.com/sinmalaintencion

www.twitter.com/sinmalainten

Kontaktua:

contacto@sinmalaintencion.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!