Erasun, promozioko txapelketaren finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 29a, 02:00

Arteaga II.rekin bikote osatuta, Promozio txapelketaren finala jokatuko du Jon Erasun zizurkildarrak. Larunbatean izango da partida, Tolosan, Peña II. eta Salaverriren aurka. Txepetxa gazte asanbladako kideek autobusa antolatu dute herrikidearen partida ikustera joateko. Itzuleran, elkarrekin afaldu eta erromeria giroaz gozatuko dute Fan&go taldearekin. Autobuserako izena emateko, Zentroan edo Iriarten eman beharko da izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!