Maskaradako barrikadetako entsegua, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Maiatzaren 7an, Xiberuko Maskarada ospatuko da Aiztondo bailaran. Goizean hasiko da jaia, herriz herri egingo dituzten barrikadekin. 50 lagun inguru hurbilduko dira Xiberutik Adunara, barrikada hori egitera eta adunarrek, ongi-etorria egingo diete, euren barrikada eskainiz. Herriko ohituraz jantzitako saioa izango da adunarrek eskainiko dutena; oilasko jokoa, Axeri dantza, Santa Ageda bezpera... Saio hori prestatzeko entsegua egingo dute bihar, martxoak 29, 19:00etan Elordi plazako aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!