Mila lagunetik gora Aizkardiren igandeko Ibilaldi neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 28a, 02:00

Mila mendizale baino gehiagok hartu zuen parte igandean Aizkardi mendi taldeak antolatutako 49. Ibilaldi neurtuan. Larunbateko giro petralaren ondoren, eguraldiak ere lagundu egin zuen eta emaitzarekin gustura geratu ziren antolatzaileak: 

Argazkiak (Aizkardi). Argazki gehiago: www.aizkardi.com

405 mendizalek hartu zuen parte ibilaldi luzean eta horietatik, 381ek bukatu zuen martxa. Ibilaldi motzean, berriz, 634 mendizalek hartu zuen parte eta 622k bukatu zuen.

Aizkardiko kideek eskerrak eman nahi dizkiete ibilaldia antolatzen parte hartu zuten, "bolondresei, laguntzaileei, babesleei eta mendizaleei, hau dena posible izatea egin dutelako".
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!