Aiko taldeak udaberriko lehendabiziko erromeria antolatu du datorren larunbaterako. Bilbo, Durango, Errenteria eta Donostiatik etorritako dantzazaleekin batera, Aduna eta ingurukoak ere arituko dira dantzan. Aburuza sagardotegian elkartuko dira eguerdian, 150 pertsona inguru. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da erromeria, plazan. Aiko taldeko musikariek eta dantza irakasleek jarriko dute dantzarako giroa.