Liburuen itzulketarako sistema berria, Udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 28a, 02:00

Amasa-Villabonako liburutegiko erabiltzaileek liburuak itzultzeko sistema berritzailea topatuko dute aurrerantzean ate ondoan. Eguneko 24 orduetan zehar liburuaren edo liburuen itzulketa maileguaren epe barruan egiteko aukera izango baitute hemendik aurrera herritarrek. 
Aipatutako liburuak kaxa barruan gordeta geratzen dira eta liburutegiko arduradunek egunero jasotzen dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!