Astearte eta asteaken honetan Egape Ikastolako elkarbizitza behatokiak eta lan taldeak bizipozari buruzko erakusketa antolatu du Lekaion. Erakusketaren ordutegia herritarrentzat honakoa da: 16:45-19:00.
“Poza eta bizitzaren alde positiboak sakondu eta azpimarratu nahi izan ditugu. Erakusketan, ikastola osatzen duten estamentu desberdinek parte hartu dute: gurasoek, ikasleek, irakasleek, jangelako langileek…”.