Korrika kulturalaren azken saioa Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urnietako Korrika batzordea Hernanialdekoari lotuta dago, eta han burutuko da Korrika Kulturalaren amaiera ekitaldia “Erradikalak gara” bertso ikuskizunarekin. Ostegun honetan izango da Biterin, iluntzeko 20:00etan hasita.
 

Helduei zuzendutako bertso-antzerkia da Beatriz Egizabal antzezlearen eta Ane Labaka bertsolariaren parte hartzearekin. Sarrerak salgai daude 7 eurotan Hernaniko AEK euskaltegian eta egunean bertan Biteriko leihatilan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!