Euskadiko musikari gazteen lehiaketan sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 27a, 02:00

Claudia Alduncin, eta Xabier eta Mirari Ucin anai-arrebek oso maila handia erakutsi zuten joan zen asteburuan Donostian ospatu zen Euskadiko musikari gazteen lehiaketan. Haize Egurra izeneko atalean, Claudia Alduncinek lehen saria jaso zuen A mailan, eta Xabier Ucinek bigarren saria B Mailan. Talde instrumentalen sailean, berriz, Mirari Ucinek eta beste hiru musikarik osatutako  Easo Saxofoi Laukoteak Ohorezko Aipamena jaso zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!