Ion Markel argazkilari profesionalak tailerra eskainiko du ostiral honetan, Urnietan. Instagram sare sozial ezagunari buruz arituko da. Hitzaldia gazteen arteko “Instant1ean” lehiaketa sustatzeko baliagarria izango da. Udalak eta Aldundiak sustatuta, 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa da.