Alejandro Gonzalez hil da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 28a, 02:00

Aspaldiko urtetan Euskalduna Mendigoizale taldeko eragilea zen eta mendizaletasuna sustatzeko aparteko ahaleginak egin zituen Alejandro Gonzalez hil da.

Erreakzioak, hemeroteka:

Mendizale porrokatua izateaz gain, herri eragilea ere izan zen Gonzalez. Besteak beste, Andoaingo haurren artean mendizaletasunaren zabaltzaile nekaezina izan zen, bere emazte Ixabel Santa Cruzekin batera.

Urteberri eguna ospatzeko Adarra mendira igo ohi diren mendizaleek berari esker gozatu ahal izan dute salda preziatuarekin, hamarkadatan. Aurtengoan, baina, uko egin behar izan zion hitzorduari, gaixotasun larri bat zela medio.

Iazko maiatzean, Ixabel Santa Cruzek eta biek Kirol Merezimenduaren saria jaso zuten. Andoaingo kirolzaleek eta herritarrek eskaini zieten esker oneko ekitaldi batean jaso zuten saria.

ERREAKZIOAK

Arantxa Urola Euskaldunako ordezkariak honako idatzi helarazi dio erredakzio taldeari:

AZKEN ARNASA EMAN NAHI NUKE, ADARRA MENDIARI BEGIRA………

"Alejandro Gonzalez, Euskalduna mendi taldeko kidea, gaur goizaldean hil da. Iazko urtean Kirol Merezimendu Saria jaso zuen, bere emazte Ixabel Santa Kruzekin batera, urteetako lana eskertuz.

Urte Berriari hasiera emanez, salda goxo bat eskeini izan digu Adarra mendi tontorrean, aurten berak nahi baiña gorputzak ezetz esan zion ta ez zen bertaratu……

Urtarrilan izan giñen berarekin, oso animatuta eta errekuperatzen ari zela esan zigun, baña gaixotasunak gain hartu dio.

Besarkada bero bana bidaltzen diogu Ixabel bere emazteari, bere seme-erraiñei, bilobei eta gaiñerako sendiei eta zuri Alejandro, mendi tontor batean elkartuko gara!!!!".

HEMEROTEKA

Kirol merezimendu saria mendizaleei

Mendizaletasuna Andoainen urtetan sustatzeagatik Ixabel Santa Cruzek eta Alejandro Gonzalezek osatutako bikoteak jaso du aurtengo kirol merezimenduaren izendapena. Lan horrekin jarrai dezaten animatu zituzten herriko hainbat kirol eragile eta udal ordezkariek.

[Albiste osoa]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!