Korrikaren alde, Loatzora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 28a, 02:00

Amasa-Villabonako Korrika batzordeak antolatuta, Aizkardi mendi taldearen laguntzarekin, Loatzora igoera burutuko da datorren igandean, apirilaren 2an, 20. Korrikaren alde. Goizeko 09:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Olaederra kiroldegitik. 11:00tatik aurrera, salda nahiz pintxoak banatuko dira, musika doinuak entzungo dira eta Korrikaren aldeko talde argazkia aterako da. 

Apirilaren 4 goizean zeharkatuko du Korrikak Beterri-Aiztondo eskualdea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!