Dantzari Eguna Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 25a, 01:00

Apirilaren 2an egun osoko festa antolatu du Oinkari dantza taldeak: Lehenengo Dantzari Eguna, hain zuzen. Kalejira, dantza emanaldia, bazkaria eta erromeria izango dira egunaren ardatz nagusiak. Bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Amasa kafetegian: Haurrak (10 euro), helduak (15 euro).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!