Mila mendizaletik gora, biharko Aizkardiren 49. Ibilaldi neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 25a, 01:00

Atzo amaitu zen Aizkardi mendi taldeak antolatutako 49. Ibilaldi neurtuan izena emateko epea. Dagoeneko mila mendizalek baino gehiagok eman du izena, baina azken orduan dabilenarentzat, bihar, mendira abiatu aurretik ere izango da izena emateko aukera. Urtero bezala bi ibilbide izango dira, luzea eta laburragoa: 

  • 45 Kmko ibilaldia (Iraupen luzeko ibilaldien zirkuitorako baliagarria):  Villabona (61m) - Andatza (560m) - Oria-Lasarte (25m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Onddi (540m) - Adarra (814m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) - Villabona (61m).
  • 22 Kmko ibilaldia:  Villabona (61m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) -Belkoain (489m) - Basopeta (300 m) - Villabona (61m).
  • Irteera orduak: Ibilaldi luzea: 07:00etan Malkar plazatik / Ibilaldi laburra: 08:00etan Malkar plazatik. Ordu berrian biak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!