Txakurkrosa, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 24a, 01:00

Bihar arratsaldean, ekitaldi ikusgarria izango da Zizurkilen. Izan ere, txakurkrosaren bigarren edizioa ospatuko baitute bihar. 17:00etan hasita, herriko paraje ezberdinak zeharkatu ondoren, plazan jarritako helmugara itzuliko dira, lasterkariak eta haien txakurrak. Modalitate ezberdinetako lasterketak izango dira gozagarri, arratsalde osoan zehar:

Gipuzkoako txapelketa ere izango da Zizurkilen jokatuko dena. Hike mushing taldeak antolatzen du, eta modalitate ezberdinetako lasterketak egingo dituzte.

17:00etan, Bikejoring.

17:30, Patinetea.

19:00, Txakurkrosa

20:30, Sari banaketa.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!