Bertso saioa Sahararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 24a, 01:00

Bertso jaialdi bikaina iragarri da Sahararen alde igande eguardian Basteron, urteroko usadioari jarraituz. Alaia Martin, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Unai Muñoa eta Oihana Iguaran izango dira bertso kantuan, Ion Beloki bertso jartzailearen agindutara jarrita.

Andoaingo Hurria Sahara elkarteak antolatu ohi du bertso saioa, eta dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu da bertsolari zein bertso zaleentzat. Batzuk zein besteek beti aitortu izan dute Basteroko plaza ezin egokiagoa egiten zaiel dela bertsoaldi ederrak kantatu edo entzuteko.

Saioa eguardiko 12etan hasiko da. Sarrerak 6 eurotan daude salgai Delgado, Ernaitza eta Stop liburu dendetan eta Urrats inprimategian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!