Ipuin kontaketa, Kuttuna haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 24a, 01:00

Joan zen martxoaren 14an  'Kontalari bi'  izeneko taldeak saio berezia eskaini zuen Aduna eta Zizurkilgo Kuttuna Haurreskolan. 0-2 urte arteko haurrei, hauen senitartekoei eta hezitzaileei zuzendutako saio berezia izan zen; olerkiak, haur-kanta eta ipuin kontaketaz gain, helduei zuzenduriko formakuntza zertzeladak ere tartekatu zituzten. Oso giro goxoan haur literaturaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!