Dantza ikusgarria Korrikaren doinupean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 23a, 01:00

Joan zen ostiral arratsaldean Korrika kulturala iritsi zen Urnietara, zehazki Zubitxo plazara. Beste behin ere urnietarrek herriko dantzariez gozatzeko aukera izan zuten, Korrikaren Zirkorrika aurtengo kantaren ingurua koreografia ederra landu zutelako. Behin ez, birritan dantzatu zuten eta bietan ere ikusleen txalo zaparrada jaso zuten.


Ondoren, Xilipurdi taldeak “Salam” antzezlana eskaini zuen. Ekitaldi hori Udalarekin lankidetzan egin zen.
Plazan bertan Korrikako materiala eskuratzeko aukera izan zen, hots, kamisetak, koadernoak, kapelak edota Korrikaren bereizgarri diren petoak. Joan zen ostiraleko ekitaldia Korrikaren etorrera girotzeko festa izan zen. 

Apirilaren 4an Urnietan barrena
Aurreko edizioan bezala, Korrika Andoaindik iritsi eta Hernani aldera abiatuko da. Apirilaren 4an, astartearekin, Korrika herrigunetik igaroko da goizeko 11:00ak baino lehen. Urnietako zeharkaldian gizarte, kutur eta kirol mailako hainbat eragileek Korrikaren lekukoa eramango dute. Eta haien atzetik dozenaka urnietar. Ordua zein den ikusita, herriko ikasleek bultzada emango diote lasterketari.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!