Mendikute eta Varela musean txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 23a, 01:00

Joan zen ostiralean, martxoak 17, Ontza elkartearen  44. mus txapelketako (Joxe Mari Erkizia Memoriala) finalak jokatu ziren, partaide izan diren 19 bikoteren arteko kanporaketak amaitu ondoren. Txapela eskuratzeko saioan, Claudio Mendikute eta Juanan Varela beteranoak garaile atera ziren, Joxe Mari Tolosa eta Pello Jauregik osatutako bikotearen aurkako lehian.

Hirugarren posturako partida Joxe Antonio Salaberria-Pablo Barrutia eta Joxe Mari Sagaseta-Ion Beloki bikoteek jokatu zuten. Sagaseta-Beloki gazteek irabazi zuten, bikotea izanik txapelketako “errebelazioa”.
Lagunarteko giro ederrean afaria egin ondoren, ohiko mus azkarra jokatu zen eta Txema Arozena-Antton Etxeberria bikotea gertatu zen garaile, arkume bikaina irabaziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!