Musika emanaldia larunbatean, Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 22a, 01:00

Larunbatean, musika kontzertu berezia izango da gozagarri Amasako elizan. Ekitaldi sorta bateko lehendabizikoa izango da. Izan ere, Amasa-Villabonako Udalak Amasan gauzatuko den kultur egitaraua landu baitu. Udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat egingo dute ekitaldiok. Larunbatean, 20:00etan hasita, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin Elizan joko dute

Datorren martxoaren 25ean, udaberriaren hasierarekin bat eginez, lehenengo ekimena eramango da aurrera. Larunbat horretan, 20:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin Elizan joko dute, musika mota honentzat paregabe den lekuan.

Txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango gaituzte, gure herrietako folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango dugu.


Lekua: San Martin Eliza (Amasa) Eguna: martxoak 25, larunbata Ordua: 20:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!