Igerilekuetako taberna ustiatzeko esleipen prozesua, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zabalik da Asteasuko igerilekuetako tabernaren ustiapenaren esleipen prozesua. Interesatuek, Asteasuko udaletxean aurkeztu beharko dute euren eskaintza. Jarraian, lizitazio iragarkia:

Asteasuko igerilekuetako tabernaren ustiapena kontratatzeko lizitazio-iragarkia.

1. Esleitzailea.

  1. Erakundea: Asteasuko Udala.
  2. Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Idazkaritza.

2. Kontratuaren xedea.

  1. Xehetasunak: Asteasuko igerilekuetako tabernaren ustiapena.
  2. Kontratuaren epea: Urte batez (Udaldia), beste urte batez luzagarria.
     

3.    Izapideak, jardunbidea eta esleipena egiteko modua:

  1. Tramitazioa: Arrunta.
  2. Jardunbidea: Irekia.
  3. Modua: Esleitzeko irizpide bat baino gehiago.

 

4. Lizitaziorako oinarri aurrekontua.

  1. Lizitazio prezioa:
  • Esleipendunak urte bakoitzeko gutxienez 300€ (BEZ kanpo) ordaindu beharko du.

5. Bermeak:

  1. Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
  2. Behin betikoa: 600€.

6.    Kontratistaren betebehar bereziak:

  1. Ekonomi eta finantza kaudimena eta kaudimen tekniko edo profesionala: Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 21. klausulan zehaztutakoak.

7. Dokumentazio eta informazioa eskuratzea:

  1. Erakundea: Asteasuko Udala.
  2. Helbidea: Lege Zaharren Enparanza, 20159, Asteasu.
  3. Telefonoa: 943 69 19 07
  4. Faxa: 943 69 3106.
  5. Web orria: www.asteasu.eus
  6. Dokumentuak eta informazioa lor­tzeko azken eguna: ABZAn zehaztutakoa.

8. Esleitze-irizpideak.

  1. ABZAren 16. klausulan zehaztutakoak

9. Eskaintzen aurkezpena:

  1. Aurkezteko epea: Lizitazio honen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita, egutegiko 15 eguneko epean.
  2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ABZAren 20. Klausulan zehaztutakoa.
  3. Lekua: Asteasuko Udala – Idazkaritza. Lege Zaharren Enparantza z/g, 20159 Asteasu.

 

10. Eskain­tzak ireki­tzea:

  1. Lekua: Asteasuko Udala – Idazkaritza. Lege Zaharren Enparantza z/g, 20159 Asteasu
  2. Data: Udalaren web orrian, www.asteasu.eus, Kontratatzailearen Profilean zehaztuko dira eguna eta ordua, eta onartutako lizitatzaileei bidalitako komunikazioan.

 

11. Iragarkien gastuak:

Esleipendunaren kontura izango dira.

Asteasun, 2017ko martxoaren 21ean. Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!