Korrikarekin lotutako ekitaldi sorta Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 26an Korrika eguna egingo dute Adunan. Horrez gain, Loatzo Musika eskolako kideek hianabt emanaldia antolatu dute Korrikarekin lotuta. Martxoaren 31n, saxofoi emanaldia eskainiko dute 18:30etan, eta apirilaren 4an, eskusoinuak izango dira protagonista, 18:00etatik aurrera. Egitarau osoa:
 

Martxoak 26, igandea Korrika eguna
12:00 Pintxo lehiaketa. Partaide bakoitzak 5 pintxo eramango ditu Txulobi elkartera, 12:00ak aurretik. Epaimahaiak erabakia hartu bitartean pintxo eta sagardoa dastatzeko aukera izango da.

14:00 Bertso-bazkaria. Txulobi Elkartean Oihana Iguaran eta Unai Mendizabalekin.

 

Martxoak 31, ostirala

18:30 Saxofoi audizioa. Loatzo Musika Eskolaren eskutik Saxofoi Audizioa Adunako elizan.

Apirilak 4, asteartea

18:00 Eskusoinu audizioa. Loatzo Musika Eskolaren eskutik, kultur aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!