AEKko euskara irakasle izateko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 21a, 01:00

AEKn euskara irakasle aritzeko oinarrizko ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 24tik maiatzaren 26ra. Ikastaroa konbinatua izango da, aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak. Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era. Egun hauetan: martxoaren 24an eta 31n; apirilaren 7an eta 28an eta maiatzaren 12an.

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!