12.000 kilo elikagai Sahara aldera bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 18a, 01:00

Hurria Sahara elkarteak aurtengo elikagai bilketan parte hartu duten Andoaingo herritarrak eta erakunde kolaboratzaile guztiak zoriondu nahi ditu, Andoaindik euskal karabanan 11.817 kilo janari, 143 kilo konpresa, 130 oinetako pare eta pale erdi bat botika bidali baitira.

Oporrak bakean:

Udaleko Gizarte Zerbitzuetako lansailak, Hurria Sahararekin elkarlanean, uztailean eta abuztuan haur sahararrak hartuko lituzketen familiei zuzendu zaie, “Bueltan” kanpainan parte har dezaten. 
Programaren antolakuntzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun harrera familia berri erakartzea helburu du, Tindouff-eko errefuxiatuen kanpamenduetatik iazko haur kopuru berbera aterako dela ziurtatzeko.
Ezaguna denez desertuko bizimodua ez da erraza udan, tenperatura altuak direlako.
Programan parte hartu nahiko lukeen edozein herritar, Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daiteke martxoan zehar, 943 304 343 telefono zenbakian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!