Aurreko asteburuan beste urnietar batek garaipen handia eskuratu zuen, oraingoan txirrindularitzan. Euskadi Fundazioko Mikel Alonso azkarrena izan zen Goierriko Itzuliko Urretxuko helmugan, 14 iheskideren artean egindako sprintean. 113,5 kilómetrotan birritan igo ziren Atagoirira, eta indartsuenen artean jokatu zen garaipena. Azkarrena urnietarra izan zen.