Korrika eguna Adunan, hilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko martxoaren 16a

Korrika Adunatik igaroko da apirilaren 4an, baina hori baino lehen martxoaren 26an Adunan Korrika festa egingo dute. Korrikako giroa berotzeko plan bikaina.

  • 12:00 Bigarren pintxo lehiaketa plazan. Pintxo eta sagardo dastaketa.
  • 14:00 Bertso bazkaria Oihana Iguaran eta Unai Mendizabalekin. 

Menua:

Paella, entsalada, txekor saiheskia eta flana helatuarekin. Helduak 25 euro, 14 urtetik beherakoak 8 euro. Tiketak Uztartzan salgai martxoaren 22ra arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!