Erraustegiaren alternatiba aurkeztuko dute Urigainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 16a, 01:00

Erraustegiaren aurkako mugimenduak alternatiba aurkeztu berri du. Eta iragarpen horri lotuta, Andoaingo Ipar Haizea plataformak “Alternatiba dagoelako, errausketarik ez” izenburupean hitzaldia antolatu du datorren martxoaren 21erako. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Ainhoa Intxaurrandieta eta Juan Karlos Izagirreren parte hartzearekin.

Juan Karlos Izagirre aski ezaguna da, Donostiako alkate izan zelako aurreko agintaldian. Hondakinen afera gertutik ezagutzen du eta Andoainera medikuen plataformako ordezkari gisa arituko da. Ainhoa Intxaurrandieta, bestalde, aurreko agintaldian Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakaria izan zen. Herritarren erantzukizunarekin eta instituzioen laguntzarekin, gaikako bilketa ona egitearen aldekoak dira biak ere. Erraustegiaren aurkako mugimenduak berriki aurkeztu du erraustegiaren alternatiba, eta horixe defendatzeko manifestazioa deitu dute.

[Alternatiba egitasmoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!