Udal honek, herritarren ordezkaritza duen heinean, begi onez ikusten du martxoaren 19ko galdeketa, eta are gehiago, dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera, iritzia agertzera. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako.
Guztion parte-hartzea ezinbesteko baldintza da erabakitze ariketa bat aurrera eramateko. Guztiok gara giltzarri. Martxoaren 19an, erabaki nahiaren espresio izango gara, ezberdinen arteko topagune, elkarbizitzaren giltzarri.
Europan martxan dabilen trena Euskal Herriko geltokira iritsi da, baita guk gobernatzen dugun herrira ere. Bertara igotzeko gonbitea luzatzen dizuegu herritar guztioi, honako galderaren inguruan zure iritzia ematera:
Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Irudikatu dezagun jende zoriontsua herri libre batean. Bozkatu, zure iritzia jakin nahi dugu!