Txapartegiren egoeraren inguruko galdera, suitzar Parlamentuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 15a, 01:00

Pasa den martxoaren 8an Carlo Sommaruga, Suitzako alderdi sozialistako parlamentariak idatzizko galdera aurkeztu zion Suitzako Kontseilu Federalaren Justizia eta Polizia sailari Nekane Txapartegiren egoeraren inguruan. Suitzako gobernuak martxoaren 13an erantzun zuen, kasuaren berezitasunak eta salaturiko oinarrizko eskubideen bortxaketa larria dela eta prozedurak tarte luzea hartu duela onartuz. Justizia Bulego Federala tortura salaketa atentzio handiz aztertzen dabilela dio gobernuak eta erabakia laster ailegatu beharko litzatekela gehitzen du.

Martxoaren 8an Carlo Sommarugak egindako galderan jasotzen den moduan, Txapartegi 2016ko apirilaren 6tik dago atxilotua Suitzan, Espainiak eskaturiko extradizio agindua betetzearen zain. Galderak Guardia Zibilak 1999ean 26 urte zituela atxilotu eta torturatu zuela gehitzen du.

Galdera eta erantzuna eskuragarri daude Suitzako Parlamentuko webean: https://www.parlament.ch/fr/ratsbetrieb/suche-curia-vista/geschaeft?AffairId=20175187

Martxoak 8an bertan Berdeen taldeko Denis de la Reussillek parlamentariak espianiar poliziak 2015ko Urtarrilean Nekaneri egindako jarraipenen inguruan beste galdera bat sartu zuen parlamentuan, gai honen inguruan oraindik ez da erantzunik jaso:   https://www.parlament.ch/fr/ratsbetrieb/suche-curia-vista/geschaeft?AffairId=20171004

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!