Emozioen tailerra, haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 14a, 01:00

Zizurkilgo Udalak emozioen tailerra antolatu du, 5 eta 11 urte arteko haurrei begira. Bi taldetan banatuta egingo dituzte saioak, 5 eta 6 urteko haurrak alde batetik, eta 7 urtetik aurreko gaztetxoak bestetik. Martxoaren 25ean hasiko da tailerra, eta hiru saio izango ditu, larunbatetan. Martxoaren 17ra arte egongo da zabalik izen-ematea Udal-bulegoetan. Prezioa: 30 euro

Oinarrizko emozioak identifikatzen ikasiko dute haurrek lehen saioan; enpatia eta erantzute aktiboa sustatzera zuzenduko dute bigarrena; eta oroipen positiboak gogoratu eta elkarbanatze ikasiko dute azken saioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!