Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 14a, 01:00

Dirurik erabili gabe, truke bidez, hainbat zerbitzu eskaini eta jasotzeko bidea eskaintzen du Denbora Bankuak. Urteak dira Aiztondo bailaran ekimen hau martxan jarri zutela, eta datorren astelehenean aurkezpen ekitaldia egingo dute Villabonan, egiten dutenaren berri emateko. Martxoaren 20an egingo dute aurkezpen ekitaldia, Aljibean, 19:00etan hasita. Info gehiago: aiztondokodenborabankua@gmail.com  edo  943 693 930 / 631 116 605

Denbora Bankuko kide bakoitzak zerbitzu ezberdinak jartzen ditu gainerakoen eskura eta trukean, sortzen zaizkion premietarako laguntza eskura dezake. Zaintza zerbitzuak, heziketari begirako eskaintzak, ahokularitza, etxeko konponketa txikietan laguntza eskuratzeko aukera, aisialdirako eskaintza..., hainbat aukera dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!