Ostiral honetan, martxoak 17, Zubitxo plaza Korrika gunea bilakatuko da. Arratsaldean zehar, Korrikako arropa-postua jarriko dute eta bertan Korrika laguntzaile egteko aukera izango da. Horrez gain, arratsaldeko 18:00etan Egape dantza taldekoek Korrika abestiaz baliatuz, dantza saioa eskainiko dute. 19:00etan Xilipurdi taldearen eskutik "Salam" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.