Martxan da XX. Aiztondo pilota topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 13a, 01:00

Asteburu honetan jarri da martxan Aiztondo pilota topaketa. Aduna, Villabona, Larraul, Alkiza, Zizurkil eta Asteasuko haurrek jokatuko dute aurtengo edizioa, eta, guztira 144 neska-mutil kantxaratuko dira. Adunan izango dira aurtengo finalak, apirilaren 29an, 16:00etan hasita.

 

 

Aurtengoan ere, Aiztondoko bailara osatzen duten 6 herrietako pilota taldeetako arduradunek antolatu dute txapelketa, Aiztondo Zerbitzu Mankomunitatearen eta Villabona eta Asteasuko Udalen sostengu ekonomikoa dutelarik.

XX. ekitaldi honetan Aduna, Villabona, Larraul, Alkiza, Zizurkil eta Asteasuko haurrek jokatuko dute eta 144 pilotari arituko dira aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan eskuz eta alebin eta infantil mailan neskak palaz.

Partidak larunbat eta igandetan jokatuko dira; larunbatetan benjaminak Villabonan eta Larraulen eta alebin eta infantilak Adunan guztiak 15:00etan hasita eta igandetan aurrebenjaminak Alkizan eta neskak palaz Asteasun, goizeko 10:00etan hasita guztiak ere. Finalerdiak Zizurkil eta Alkizan jokatuko dira apirilak 23an eta final guztiak aipatu bezala Adunan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!