Elikagai Bankurako bolondresak behar dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 13a, 01:00

Zizurkilgo Elikagaien Bankuak deialdia egin du, sorten prestaketarako boluntario taldea osatzeko. Martxoaren 17an, ostiralean, elkartuko dira boluntarioak 9:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Ernio Bidea 29 A-n egiten dira sorta horiek prestatzeko lanak, Talleres Amondarainen ondoan. Laguntza eskaini nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943 693 930.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!