Maskaradako dantzak ikasteko saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 20an, astelehenez, Johañe Etxebeste dantzari xiberutarra gerturatuko da Zizurkilera, Maskaradako dantzak erakustera. Maiatzaren 7an Aiztondon jokatuko diren maskaradetan parte hartzeko aukera eskainiko du asteleheneko saioak. 19:00etan hasiko da dantza-saioa, Atxulondoko aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!