Txapela egun bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 13a, 01:00

Giro ederrean pasa zuten larunbata Zizurkil Goian. Mus txapelketa, Bukalai dantza taldeko kideen emanaldia, Joxin Azkueren hitzaldia, triki-poteoa..., txapela jantzita gozatu zituzten ekitaldiok herritar askok. Hirurogei pertsona inguru elkartu zen afarirako eta,  afalostean, Julian Arrastoak jaso zuen txapela, Hernandorena kultur taldeko lehendakari gisa. Bernardo Arregi, iazko txapeldunak jarri zion txapela. Abuztuan, Kultur taldeko kideek botako dute jaien hasierako suziria.

Bukalai dantza taldeak eskainitako emanaldiaren  argazkiak
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!