Herritarren garaia dela diote eskualdeko Udal hautetsiek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 12a, 01:00

Aiztondo eta Toloserriko hainbat Udal ordezkarik bat egin dute Tolosaldeko Giltzarriak datorren iganderako antolatu duen herri galdeketarekin: “Herriari dagokio hitz egitea. Zuek duzue giltza. Zuek zarete giltzarri, guztiok gara herri. Giltza, herria, erabakia”.

Tolosako eta Orendaingo alkateek irakurritako adierazpenean erabakitze eskubidearen aldeko hitzak izanzituzten: “Hemen bildu garen hautetsiok, herritarren ordezkaritza dugun heinean, begi onez ikusten dugu Martxoaren 19ko galdeketa, eta are gehiago, dei egiten diegu herritar guztiei bertan parte hartzera, iritzia agertzera. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!