Kalejira moreak Andoaingo kaleak hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko martxoaren 11

Martxoak 8, 8 emakume koloretsua eta alaia ospatu da gaur eguardian Andoaingo kaleetan barrena.

[Argazkiak]

 

Deiadar elkartea (Txitxu Castro, Ainhoa Aiertza eta Myriam Ulanga), Miren Etxezarreta, Angela Velo, Leizaran eskubaloiko hiru emakume (Haize Irulegi, Eva Gutierrez eta Toñy Lopez), Maite Belamendia, Kontxi de la Fuente (Ondarreta ikastetxea), Bea Amondarain (Caritas) eta Batukada feminista izan dira lekukoa eraman dutenak.

Kalejira Goikoplazan amaitu da, eta aurtengo izendatuek merezitako omenaldia jaso dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!