'Desoxirribonukleiko' antzezlana, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 10a, 01:00

Komedia musikala izango da ikusgai, igandean, Gurea aretoan. 19:30etan hasita, Ainhoa Aierbe, Martxelo Rubio, Ylenia Baglietto, Itziar Ituño eta Ugaitz Alegria antzezleen lanaz gozatzeko aukera izango da. 

Genetika-laborategi batean landutako ezkutuko proiektua da antzezlanaren ardatza. ADN eraldaketaren bitartez, lehen euskal super-emakumea sortuko dute. Galder Perez da obraren egilea, eta berak zuzenduko ditu antzezleak ere. Sarrerak Amasa kafetegian daude salgai larunbat iluntzera arte (10 € Amasa kafetegian, eta 12 € leihatilan).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!