Txapela eguna, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 10a, 01:00

Urteroko ohiturari eutsiz, Txapela eguna ospatuko dute bihar Zizurkilen. Mus txapelketa, Bukalai dantza taldeko kideen emanaldia, Joxin Azkueren hitzaldia, triki-poteoa eta txapeldunen afaria izango dira eguneko ekitaldiak. Unerik garrantzitsuena, ordea, afalondoren iritsiko da. Bernardo Arregi, iazko txapeldunak, txapela jarriko die Teodoro Hernandorena kultur taldeko kideei; haiek izango baitira aurtengo omenduak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!