Aldaketak hondakinen bilketa sisteman

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 9a, 01:00

Eh Bildu eta PSOE-EE alderdiek akordioa sinatu dute Zizurkilen, hondakinen bilketa sistemaren hobekuntza bilatu asmoz. Akordio horrek jasotzen duenez, papera eta ontzi arinak biltzeko edukiontziak jarriko dituzte, organikoa eta errefuxaren bilketa bere horretan mantenduz. Gaikako bilketa hobetzea da helburu nagusia eta apirilean jarriko dute martxan, herritar eta merkatariei jakinarazi ondoren.

 

Eh Bildu eta PSOE-EE alderdiek Zizurkilgo Udalean dituzten ordezkariek eman dute akordioaren inguruko berri gaur eguerdian. Kontzientziazio kanpaina ezberdinak egitea adostu dute bi alderdiek baita biketa sistemaren jarraipen batzordea osatzea ere. Ordezkari politikoak, udal teknikariak eta hondakinen inguruan lanearn ari diren herritar taldeek osatuko dute batzorde hori eta sei hilabetez behin elkartuko dira, gutxienez.

Teknikari batek emango die aldaketen berri herriko merkatariei, eta bulegoa ere herritarren eskura izango da, zalantza guztiak argitu ahal izateko. Aurrera plazako bulegoetan izango da teknikari hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!