Oinkari dantza taldearen I. Dantzari Eguna, apirilaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 9a, 01:00

Oinkari dantza taldeak Dantzari Eguna antolatu du apirilaren 2an lehenengoz Villabonan. Egun osoko festa izango da eta dantza ardatz hartuta, hainbat ekitaldi burutuko da, bazkaria eta ondorengo erromeria nagusi izango direlarik. "Dantzariak, gurasoak, aiton-amonak, herritarrak, bailarako jendea..., denok zaudete gonbidatuta", dei egin dute Oinkariko arduradunek. Egitaraua, osorik:

11:30 Oinkari Dantza Eskolaren kalejira. (Irteera txermingo Zubimusu ikastolatik eta Arroako Flemingo ikastetxetik).

13:00 Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia Malkar plazan.

14:00 Bazkari herrikoia Bearzana pilotalekuan.

17:00 Erromeria Errebal taldearen eskutik, Berazana pilotalekuan.

Oharra

Bazkarirako txartelak salgai Amasa kafetegian.

Haurrak (2005az geroztik jaioak): 10€.

Helduak (Gainerakoak): 15€.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!