Gaur martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 8a, 01:00

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, hamaika ekimen antolatu da eskualdean zehar. Datozen egunetan ere, hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango da:

AMASA-VILLABONA

Martxoak 8, asteazkena

16:00-19:00 Amasa-Villabonako emakumeen eskulanen erakusketa.

18:00 Txokolatada.

19:00 Elkarretaratzea.

ADUNA

Martxoak 9, osteguna

18:30 Loreak filma eta ondoren eztabaida, kultur aretoan.

Martxoak 11, larunbata

21:00 Emakumeen eguneko afaria Aburuza sagardotegian.

ANDOAIN

Martxoak 8, asteazkena

18:30 “Princesas” filmaren emanaldia. Basteroko auditorioan.

Martxoak 10, ostirala

21:30 “Gibraltareña” antzezlana. Elisa Matilla aktorea, Juan Luis Iborraren zuzendaritzapean. Basteroko auditorioa. 12 euro.

Martxoak 11, larunbata

12:00 Pausoz pauso kalejira. Emakumeek itzalpean egindako lana bistaratzeko ekitaldia. Basteroko plazan elkartu, eta kalejiran joango dira Goikoplazara. Han egingo dute omenaldi ekitaldia.

Martxoak 14, asteartea

18:45 Sagardo dastaketa. Iparragirre sagardotegian egingo dute dastaketa, Arantza Eguzkitzarekin. Garayar autobusaren geltokian egin dute hitzordua. 10 euro.

Martxoak 17, ostirala

21:30 Maurizia dantza ikuskizuna, Aukeran dantza taldearen eskutik. Basteroko auditorioa. 12 euro.

ASTEASU

Martxoak 8, asteazkena

19:30 Film emanaldia udaletxeko ikus-entzunezkoen aretoan. Ondoren, meriendatxoa egingo dute.

Martxoak 11, larunbata

Gauean, afaria Iturri-Ondo jatetxean. Txartelak salgai egongo dira Mattin liburu-dendan.

LARRAUL

Martxoak 10, ostirala

19:30 Loreak filmaren emanaldia eta solasaldia Larraulgo Kultur Etxean, Maia Ansa dinamizatzailearen gidaritzapean.

Ondoren, Afaria Herri Ostatuan. Afarirako txartelak salgai egongo dira Ostatuan bertan, martxoaren 6ra arte. Bi menu jarriko dituzte aukeran, bat begetarianoa.

ZIZURKIL

Plazida Otaño liburutegian, emakumeen txokoa bisitatzeko aukera.

Martxoak 10, ostirala

20:00 Telma & Cris antzezlana, Atxulondon. Sarrera: 3 euro.

Martxoak 11, larunbata

Iruña-Veleiako aztarnategira bisita (Langraiz Oka). Goizean zehar aztarnategia ikusi eta arratsalde-pasa Gasteizen. Izen-emateak: Udal bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian. Izen-emateak egiten diren ordenean banatuko dira tokiak eta 30 euro ordaindu behar dira izena emateko momentuan.

Martxoak 15, asteazekna

19:30 “Zertan da Iruña Veleia?” hitzaldia Juan Martin Elexpururen eskutik, Plazida Otaño liburutegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!