Euskaltzaleen Biltzarra elkarteko kideak, Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 8a, 01:00

Euskal Herriko elkarterik antzinakoena da Euskaltzaleen Biltzarra eta Baionan dute egoitza nagusia. Zuzendaritza taldeko kideak Asteasun dira gaur, egun osoko bisitaldia egiten. Goizean, Amasa-Villabonako Mintzola etxea ezagutzeko aukera izan dute eta, ondoren, Asteasuko udaletxera gerturatu dira. Pili Legarra alkatearen harrera jaso ondoren, batzarra egin dute udaletxean bertan. Ondoren, herria ezagutzeko ibilalditxoa egin dute. Kale Nagusia, Elizmendi, Muskerraren bidea, etab. Itzulerako bidaiari ekin aurretik, elkarrekin bazkalduko dute Asteasun bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!