Txorientzako habi kutxak egiten ikasteko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 8a, 01:00

Aranzadi zientzia elkartearen eskutik, marrtxoaren 14 eta 15ean habi kutxak eraiki eta kokatzen ikasteko tailerra antolatu du Adunako Udalak. Bi arratsaldetan zehar, gure herriko hegaztiei haien babesa eta ugalketa erraztera zuzendutako kutxak sortzen ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, herritar orori zuzenduta:

NOIZ: Martxoak 14 eta 15, asteartea eta asteazkena. 16:00-18:00.

NON: Azalpen teorikoak, udaletxeko kultur aretoan.

IZENA EMATEKO EPEA: Martxoak 10, ostirala. 15:00ak arte.

ETXETIK TAILERRERA ERAMAN BEHARREKOA: Erabilitako tetrabrik bat (barrutik uretatik pasata).

Tailerrean parte hartzeko, korreo elektronikoa idatzi behar da udala@aduna.eus helbidera edo 943 692 571 telefono zenbakira deitu.

Txoribox tailerren baitan, beste saio bat antolatu du Udalak ekainaren 6rako. Tailer horretan, herritarrek hegaztientzako jantokiak eraikitzen ikasteko aukera izango dute. Aurrerago emango dute ikastaro horren berri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!