Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen bateratua adostu eta jendaurrean aurkeztu dute, udaletxeko pleno aretoan. Europa mailan toki administrazioetan emakumeen parte hartzea sustatzeko gutunarekin bat egiten dutela iragarri du Ana Carrere alkateak, korporazio osoa ordezkatuz irakurri duen adierazpenean.