Gutuna antzezlan musikala, indarberrituta Gurea antzokira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 8a, 01:00

Martxoaren 17an, ostiralarekin, Gutuna antzezlan musikala eskainiko du Musikomeria elkarte kulturalak Villabonako Gurea antzokian, doan. Ibon Errotagaina billabonatarra izango da aktoreetako bat:

Ezkontza gonbidapen batek ekar ditzakeen poz eta kezkak kontatzen ditu komedia musikal honek. Gutun honek gonbidatuen arteko harreman korapilatsuak azaleratuko ditu. 

Musikomeria elkarte kulturalak sortutako euskarazko musikala da. 'Gutuna' ikuskizunaren estreinaldia 2016ko ekainean Donostian egin ostean, indarberrituta dator taldea umorez betetako ikuskizuna taularatzeko.

Gidoia eta zuzendaritza
​Ainhoa Aierbe
Aintzane Crujeiras
Karlos Nguema​

Aktoreak
Ibon Errotagaña
Isabel Garcia
Eider Jalon
Ibon Lopetegi
Andoni Mutiloa
Eider Sainz

Laguntzaileak
​Villabonako Udala
Jesusen Bihotza Parrokia
Kontadores​

​Iraupena: 45 min​

Sarrera: Doan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!