Emakumeen Txokoa, Plazida Otaño liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 8a, 01:00

Herenegun zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko Emakumeen Txokoak. "Txoko berezia izango da, emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gunea. Txoko horretatik abiatuz, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzen lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko aukera eskaintzen zaigu", argitu dute bultzatzaileek. Txoko horretan emakumeekin zerikusia duten liburuak izango dira eskuragai, eta liburuak aldatzen joango dira, Zizurkilgo Udalak hiruhilean behin antolatuko duen programazioarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!